U2 taberna gaur itxi dute, eta hilaren 27an agur-jaia izango da

Anboto 2007ko urt. 19a, 14:46

Mañariko U2 tabernak gaur, 14:30ean, itxi du atea. Bertako jabe Eusebi Bernaola eta Iratxe Arteagak adierazi dutenez, “lokalaren kontratu-iraupena amaitu egin da eta ez dugu berriztatu nahi izan”. Izan ere, “tabernak dedikazio handia eskatzen du, ordutegi lotua dauka, eta orain asmo berriei ekin nahi diegu”.

Bernaolari “pena itzela” ematen dio, baina “hauxe da momentu egokia”, ziurtatzen du. 1999an zabaldu zenetik, gazteen zein herriko jendearen bilgune bihurtu da: “Bezeroekin izan dugun harremana aparta izan da beti, eta alde horretatik, oso pozik gaude”.

Hilaren 27ko zapatuan agur-jaia egingo dute. 23:00etan, Tributo a Barricada (MPB taldean aritutako kide batzuek osatua) taldeak joko du eta, ondoren, jai giroa 8:00ak arte luzatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!