Frontoiaren eraberritzea da aurrekontuetako inbertsio indartsuena

Anboto 2006ko aza. 30a, 11:58

Atzo goizean 2007ari dagozkion aurrekontuak onartu zituzten udalbatzan. EAJ alderdiko (udalbatza osotzen duen alderdi bakarreko) lau zinegotzik atera zituzten aurrera. Aurtengo diru-atalik handiena frontoiko eraberritze lanetara bideratu dute; 480.000 euro, diru-laguntza eta guzti.

Atzo goizean 2007ari dagozkion aurrekontuak onartu zituzten udalbatzan. EAJ alderdiko (udalbatza osotzen duen alderdi bakarreko) lau zinegotzik atera zituzten aurrera. Aurtengo diru-atalik handiena frontoiko eraberritze lanetara bideratu dute; 480.000 euro, diru-laguntza eta guzti.

Aurtengo aurrekontua 1.245.900 eurokoa da, iazkoa baino 113.000 euro handiagokoa: “Diru-sarrerak eta inbertsioak antzerakoak dira, eta oreka horixe bilatzen saiatu gara”, zehaztu zuen batzarrean Jabier Arteaga alkateak.

2007ko inbertsiorik indartsuena herriko frontoiaren eraberritzea izango da. Zeregin horretarako 480.000 euroko diru-atala bideratu dute. Helburua gauzatzeko Bizkaiko Foru Aldunditik eta BBK-tik diru-laguntzak jaso dituzte. Bakoitzak 150.000 euro jarriko ditu. Udalak ipiniko duenarekin batuta, eta badaezpadako kopurutxo bat gehituta, 480.000 euroko atala osatu dute: “Oraindik ez dakigu zehaztasun osoz eraberritze lanak zenbat kostako diren, baina apur baten gorabeheran, hortxe ibiliko da”.

Bideak konpontzeko


Bestelako diru-atal txikiagoak ere badaude. Herriko bideak konpontzeko eta bestelako lanak egiteko 80.000 euroko atala ireki dute eta uren saneamenduak egiteko beste 30.000 euro aurreikusten dituzte.

Bestalde, lurrak erosteko 10.000 euro erabiliko dituzte; iaz ere onartu zen atal hori. Azkenik, herriko jaietarako 45.000 euroko atala bideratu dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!