Erreka inguruan autorik ez garbitzeko eskea

Anboto 2006ko aza. 10a, 19:05

Ibilgailua zein bestelako gauzakiak erreka inguruan ez garbitzeko eskatzen dauen bandoa atera dau Udalak. Izan be, erabilitako ura xaboiagaz edo bestelako produktuekin nahastuta egoten da, eta ur hori errekagaz batzen da, normalean.

Ibilgailua zein bestelako gauzakiak erreka inguruan ez garbitzeko eskatzen dauen bandoa atera dau Udalak. Izan be, erabilitako ura xaboiagaz edo bestelako produktuekin nahastuta egoten da, eta ur hori errekagaz batzen da, normalean. Horrela, Mañaria erreka zikindu egiten dela dino bandoak.

Bestalde, Udalak antolatutako gimnasia klaseak joan zen urrian hasi ziren arren, oraindino interesatuta dagoenak udaletxean izena emon leikela gogorarazten dabe. Klaseak martitzen eta eguenetan dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!