Agirre 2007 hasi zen Mallabiko Udalean zinegotzi gisa, eta ondorengo urteetan oposizioan aritu zen. 2015etik Mallabiko alkatea da. "Lan handia dugu aurretik, eta konpromiso osoz jarraituko dugu Mallabiaren alde lanean. Azken urteotan guztion artean eraiki dugun herri proiektuan aurrera egiten jarraitu nahi dugu, udalerri orekatuagoa, jasangarriagoa eta aukeraz beteagoa sendotuz. Gertutasunetik lanean jarraituko dugu", gaineratu du Agirrek.