24. Korrika

Korrikaren hasierara joateko autobusa jartzea gura dute Mallabian

M.Z. 2026ko martxoaren 10a

Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasiko da aurtengo Korrika, eta bertara joateko autobusa antolatzen dabiltza Mallabiko eta Ermuko Korrika batzordeak.

Korrika batzordetik jakitera eman dutenez zerbitzu hori eskaini ahal izateko gutxieneko plaza kopurua bete beharko litzateke eta horretarako izena eman behar da ermua@korrika.eus helbidera idatzita. Idazteko azken eguna gaur da, martxoak 13. 

Autobusa irtengo balitz hau izango litzateke ordutegia, 8:45ean irtengo litzatateke Mallabitik eta horren ondoren Ermuan egingo luke geldiada. Itzulera ordua 19:00etan da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!