Mallabiko Berbalagunek Euskararen aldeko brindisa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. 18:30ean txanpain kopa bat edan eta txorizo egosi pintxoa jateko aukera izango dute bertaratzen direnek. "Brindisa ez da soilik edateko edo jateko aukera bat; euskararen sustapenaren eta komunitatearen batasunaren ospakizun berezia da, herritarren artean loturak indartzen dituena", azaldu dute.