Hitanoaren aldaerekin osaturiko oinarrizko taula bat da, herriko esamoldeekin ondutako eskuorria. Herritarrek bertan topatuko dituzte Mallabiko hizkeraren jatorrizko esapideak: "hori don/hori dok suertie!", "Junai/Juai etxa!", "Hi haz hi alpakiñe!" edo "Bajakixenat/Bajakixat hori, baina...", besteak beste. Aditzekin ere beste horrenbeste egin dute. Eskuorria edo hika-txuleta Zaparrada elkarteak egin du. Euren sare sozialetan eta Zaparradako kanalean eskuratu daiteke.