Euskaraldia 2025

Martxoaren 6an Euskaraldiko herri batzordeko batzarra Mallabian

Anboto 2025ko mar. 3a, 15:37

Martxoaren 15etik 25era bitartean egingo dute Euskaraldia, Elkar mugituz egingo dugu lelopean.

Elkar mugituz egingo dugu lelopean, Euskaraldiaren beste edizio bat egingo da maiatzaren 15etik 25era bitartean. Berau antolatzeko eta motorrak berotzen joateko, Mallabian Herri Batzordea eratu dute. Herri Batzorde honek dagoeneko badu hurrengo batzarrerako hitzordua: datorren eguenean, martxoak 6, 19:00etan, Mallabiko liburutegian. Herri Batzordeko kideek bertan parte hartzeko deia egin diete mallabitarrei. 

Martxoaren 6ko batzordean, Mallabiko Euskaraldiko hamaikakoaren zerrenda egitea, arigunearen sustapena egitea eta Euskaraldiko hamaika egunak antolatzea izango dela helburua azaldu dute antolatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!