Auto batek su hartu du Mallabian

Anboto 2024ko uzt. 15a, 22:31

Suhiltzaileek sutea amatatu dute. Ez da zauriturik egon. 

Arratsalde honetan, auto batek su hartu du Mallabiko Zengotita auzoan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ibilgailutik kea irteten hasi da eta gidariak garabi bat eskatu du. Autoa guztiz kiskalita geratu da. Suhiltzaileek sugarrak amatatu dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!