Satxibuk antolaturiko udalekuetan 80 ume baino gehiago dabiltza Mallabian

Joseba Derteano 2024ko uzt. 7a, 10:00

Ume eta gazterik gehienak Mallabikoak bertakoak dira.

Aste bi joan dira Mallabiko udalekuak hasi zirenetik, eta Satxibu aisialdi taldeko antolatzaileak pozik daude ekimena izaten ari den harreragaz. Aurten, 4tik 14 urtera arteko 56 ume dabiltza udalekuetan; eskolan, pilotalekuan zein plazan egiten dituzte jarduerak. Ume horiei udaleku ibiltarian parte hartuko duten gazteak gehitu behar zaizkie. Ibiltarian, 16 urtera arteko beste 25 gaztek parte hartuko dute. Beraz, 80 ume eta gaztetik gora dabiltza aurten Satxiburen udalekuetan. Berriztik eta Ermutik ibiltarira doazen gazte gutxi batzuk kenduta, gainerako guztiak mallabitarrak direla nabarmendu dute aisialdi taldeko kideek. 

Udaleku ibiltaria uztailaren 13tik 19ra izango da. Etaparik etapa eta herririk herri, Mallabia eta Mundaka lotuko dituzte. Hainbat jarduera dute aurreikusita; esaterako, Lekeition arraun surfa praktikatzeko asmoa dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!