Mallabian Trabakuarako noranzkoan errei bat itxita dago auto istripu baten ondorioz

Anboto 2024ko mar. 19a, 08:31

BI-2301 errepidean gertatu da istripua. Ertzaintza trafikoa bideratzen ari da. 

8:00ak inguruan auto istripu bat izan da Mallabian, BI-2301 errepidean, Trabakuarako noranzkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, errei bat itxita dago eta trafikoa bideratzen ari dira. Istripuaren ondorioz, "behintzat pertsona bat" zauritu da eta suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!