Anbulantzia gidari bat ikertu dute, Mallabian izandako flotako ibilgailu baten sabotajeagaz lotuta

Anboto 2024ko urt. 21a, 17:55

Barikuan izan ziren gertakariak. Anbulantziak sei kristal zituen apurtuta, eta, itxura guztien arabera, barrutik hondatu zituzten, Ertzaintzak jakin eragin duenez. Anbulantzia gidari baten aurkako eginbideak ireki ditu.

Ertzaintza anbulantzia gidari bat ikertzen ari da, ustez hura zerbitzuan zegoela anbulantzia baten sabotaiarekin lotuta egon daitekelakoan. Gertakariak joan zen barikuan izan ziren Mallabian, gauerdi inguruan. Ertzaintzak anbulantzia bat sabotatu zutela eta hainbat kristal apurtuta zituela esanez abisua jaso zuen.

Kaltetutako ibilgailuak sei kristal zituen apurtuta, eta, Ertzaintzak azaldu duenez, itxura guztien arabera, barrutik hondatu ziren. Bertaratu eta lehen ikerketak egin ondoren, kristalak barrutik eta ibilgailuaren segurtasun-mailuarekin apurtu zituztela ondorioztatu zuten. Anbulantzia erabilezin geratuzen eta zerbitzutik kendu behar izan zuten, Ertzaintzak adierazitakoaren arabera. Ibilgailuaren alboetako hiru kristal, atzealdeko bi eta anbulantziaren aurrealdeko kristalak apurtu zituzten.

Premiazko ikerketak egin ondoren, Ertzaintzak anbulantzia gidariaren aurkako eginbideak ireki ditu, eta ustezko kalte-delitu bat ikertzen ari dira.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!