Urtarrilean euskarazko C1 maila ateratzeko aukera dago Mallabian

Anboto 2024ko urt. 2a, 11:00

Urtarrilaren 8tik aurrera hasiko da.

AEK-k 16, 17 edo 18 urte beteko dituztenentzako C1 maila lortzeko ikastaroa abiatuko du Mallabian bertan. Urtarrilaren 8tik aurrera izango da: astelehenetan eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara. Eskolak Mallabiko kultur etxean eskainiko dituzte. Ikastaroaren prezioa 20 euro da.

Izen-ematea Kaltxango AEK euskaltegian egin daiteke: 943 17 19 40 eta 688 746 480 telefonoetan edo honako helbide elektronikoan: kaltxango@aek.eus. Mallabiko Udal liburutegian ere egin daiteke: 943 17 66 91 telefonoan edo kulturetxea@mallabia.eus helbidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!