Mallabiko mintzapraktika taldeak bariku honetan egingo du lehenengo saioa

Anboto 2023ko aza. 8a, 08:04

Interesatuak oraindik sasoiz daude izena emateko.

Bariku honetan, 18.30ean, martxan jarriko da Mallabiko mintzapraktika taldea frontoiko tabernan. Saioak ordubete iraungo du eta baldintza bakarra euskaraz aritzea izango da. Aurrerantzean taldea astero bilduko da aipatutako ordu, egun eta tokian.

Interesa duten mallababitarrek oraindik sasoiz daude izena emateko. 663 070 492 telefono zenbakira deituz edo bertako WhatsAppera idatziz egin daiteke; baita ermua_berba@aek.eus helbide elektronikora idatzita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!