Auto batek su hartu du Trabakuan

Maialen Zuazubiskar 2022ko mai. 23a, 15:42

Sutearen ondorioz sortu daitezkeen auto-ilarengatik arretaz gidatzeko deia egin dute herrizaingo sailetik.

15:15 inguruan auto batek su hartu du BI633 errepidean Trabakuan, Ondarroarako norazkoan. Ertzaintzak azaldu duenez, suhiltzaileak bertaratu dira autoko sua amatatzera. Bestalde, inor ez dela zauritu jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!