Kamioi baten eta furgoneta baten arteko istripua gertatu da Trabakuan

Anboto 2022ko ots. 9a, 12:30

Istripua 12:15 aldera gertatu da. 

Kamioi batek eta auto batek istripua izan dute Trabakuan, BI-633 errepidean, Durangorako norabidean. Istripua 12:15 inguruan gertatu da. Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, autoan joan diren bi lagunak zauritu egin dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!