Igor Agirre Mallabiko alkateak barkamena eskatu du alkoholemia kontrolean positibo eman ondoren

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 15a, 20:30

Mallabiko alkateak positibo eman zuen joan zen maiatzaren 1ean alkoholemia kontrol batean. Gidabaimena kendu diote, zortzi hilabeterako. 

Igor Agirre Mallabiko alkateak barkamena eskatu du alkoholemia kontrolean positibo eman ondoren. "Lotsatuta eta damatuta" dagoela azaldu du alkateak eta "akats larria" dela aitortu du.  “Gaizki hasitakoa ahalik eta ondoen itxi nahi dut, eta horretarako bizilagunei gertatutakoaren berri eman behar diet eta Mallabiako herriari barkamena eskatu”, dio Agirrek. “Ez da berriro gertatuko”, jarraitu du. Bestalde, pandemiaren aurka indarrean dagoen araurik ez zuela "urratu" zehaztu gura izan du Agirrek. 

Agirrek baimendutako alkoholemia-tasa maiatzaren 1ean gainditu zuen, eta Durangon egindako epaiketa azkar baten ostean ezarri diote zigorra, zortzi hilabeterako gidabaimena kenduko diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!