Herriko mugak gainditu gabe eta segurtasun neurriak errespetatuz irtengo dira eta taldeko kide kopurua lau lagunekoa izango da gehienez, Ermuko Kaltxango AEK euskaltegitik informatu dutenez.
Ibilbideak ordubetekoak izango dira hasieran, baina gero elkartutako pertsonek erabakiko dute paseoaren iraupena. Honako egun hauetan egingo dituzte: astearteetan, 18:30ean, ostegunetan ,18:30ean, eta igandeetan, 10:00etan. Eskariaren arabera, beste pasealdi batzuk antolatzeko aukera irekita utzi dute.
Ekimenean parte hartu ahal izateko aurretik eman behar da izena eta otsailaren 19a da azken eguna. Honako bide hauetatik egin daiteke: ermua_berba@aek.eus helbide elektronikoan eta 663 070 492 telefonoan.