13 urte pasatu dira Mallabiko frontoia inauguratu zutela

Jone Guenetxea 2020ko aza. 10a, 11:25

Frontoi zaharra eraberritu eta gero, inaugurazioa egin zuten 2007ko azaroaren 17an. Urte eta erdian egon ziren frontoiko ateak itxita. Aurreko frontoiak leku bera erabiltzen zuen ekintza guztietarako.

Obrak egin eta gero, kantxa eta idi probetarako zorua aparte daude. Eraikin berria behar zen moduan inauguratzeko, egitarau oparoa prestatu zuten. Pilota partiduak eta kultur ekitaldiak antolatu zituzten. Tartean, Kukai dantza taldeak Otheitzari biraka ikuskizuna taularatu zuen. Nabarmendu daitekeen beste ekitaldi bat Perurena aita-semeek eskainitako harri-jasotzaileen erakustaldia izan zen. Binakako Urrezko Aizkolari Txapelketako tarte batean parte hartu zuten perurenatarrek Mallabian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!