Jasokunde abesbatza 'Oh Happy Day' saioan

Jone Guenetxea 2020ko ots. 2a, 09:55

2010eko apirilean, Mallabiko Jasokunde abesbatza ETBko 'Oh Happy Day' saioko finalera heldu zen. Mallabiko gazteek urtarrilean zapaldu zuten lehenengoz telebista programako platoa. Hasierako faseak gainditu eta gero, apirilaren 24ko finalera heltzea lortu zuten.

Astigarraga eta Eibar izan zituzten aurkari. Taldeak ikusmin handia piztu zuen, bai Mallabian, baita Durangalde osoan ere. Finala irabazi ez arren, gogotik ospatu zuten Mallabian. Frontoian ipinitako pantaila erraldoiaren bitartez, herritarrek zuzenean ikusi zuten emanaldia. Telebistako saiotik zuzeneko konexioak egin zituzten finalaren gauean. Afaritan, 400 bat lagun batu ziren. Txapelketa amaitu eta gero, abesbatzako kideak 01:30ean heldu ziren herrian antolatutako jaira. Parte-hartzaileen artean Izaro Andres egon zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!