Hildako bat eta zauritu larri bat, Trabakuan gertatu den istripu larrian

Anboto 2019ko ira. 24a, 07:15

Auto batek eta motor batek elkarren aurka jo dute oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Ondorioz, motorrean zihoan lagunetako bat hil egin da. 

Motorrean zihoan bigarren lagun bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, pronostiko larriarekin. Istripuaren ondorioz, BI-633 errepidea itxita egonda hainbat orduz, goizaldeko 01:30 inguru zabaldu duten arte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!