Bi autok aurrez aurre egin dute talka Trabakuan

Jone Guenetxea 2019ko eka. 21a, 19:08

Istripuaren ondorioz, emakume bat ospitalera eraman dute.

Istripua 17:00etan gertatu da BI-633 errepidean, Trabakuan (Mallabia). Bi autok aurrez aurre egin dute talka. Ondorioz,  Berlingo markako auto batean zihoan emakumea zaurituta eraman dute ospitalera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!