Kadeteetan partidua galdu egin zuen Mallabiak (9-18). Martin II.ak eta Areianok ezin izan zituzten berriztarrak menderatu. Gazteetan, Mikel Solozabalek eta Ferreirok lehen garaipena eman zioten Mallabiari, partidu estu batean (18-16). Nagusietan, partidu erabakigarrian, Pradera IV.a eta Agus Solozabal nagusitu ziren (22-17), eta urte hartako txapela Mallabiara ekarri zuten.
Hirugarrenez irabazi zuten txapelketa. Aurretik, 1990ean eta 1991n gailendu ziren.