Auto biren arteko talka gertatu da Trabakuan

Anboto 2019ko mai. 26a, 17:30

17:00ak pasata bi autok elkar jo dute Trabakua mendatean, Durangorako noranzkoan. Herrizaingo sailaren arabera kolpe handia izan da, baina bidaiariek autoetatik irtetea lortu dute.

Balorazio medikuaren zain daudela esan dute sailetik. Autoak bidean daude, eta trafikoa erregulatzen ari dira. Kontuz gidatzeko aholkua eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!