Korrikaren inguruko aurkezpena egingo dute, gaur, Mallabiko Kontzejuzarrean

Joseba Derteano 2019ko mar. 22a, 08:30

21. Korrika gero eta gertuago dago eta Mallabian motorrak berotzen dabiltza egun horri begira.

Gaur, 18:30ean, herritarren aurreko aurkezpena egingo dute Kontzejuzarrean, Mallabiko Korrika Batzordeak antolatuta, eta herrian egingo dituzten ekintzak azalduko dituzte. Mallabiko ume musikariek emanaldia eskainiko dute, kilometroa erosi dutenekin familia argazkia aterako dute eta Photo Call bat egongo da. Luntx bat ere prestatuko dute bertaratzen diren denentzat. Korrika 21 apirilaren 13an igaroko da Mallabitik. Aurreko egunean Korrika Txikia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!