Aitor Loiola Zinkunegi izango da Mallabiko EH Bilduren alkategaia udal-hauteskundeetan

Joseba Derteano 2019ko mar. 21a, 11:39
Aitor Loiolak mendian ibiltzea du afizio.

Loiolak 58 urte ditu eta irakaslea da 1993tik Bilboko Kirikiño ikastolan.

Urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mallabiko EH Bilduren komunitateak  zerrendaburu izateko proposatu zuen Loiola eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu du alkategai izateko. Loiolaren esanetan, Mallabiko EH Bildu taldetik jaso duen babesa "ezinbestekoa"  izan da erabakia hartzerako orduan. Badu esperientzia alkate bezala ANV-EAEtik Mallabiko alkate izan baitzen 2007tik 2011ra bitartean.

Zinegotziak martxoak

Mallabiko zerrenda osatzeko gainerako hautagaiak martxoan zehar aukeratuko dira, EH Bilduk ohar batean informatu duenez. Alkategaia aukeratzeko egin den moduan, bigarren fase horretan parte hartzeko ere ezinbestekoa izango da EH Bilduren barneko erroldan izena ematea: https://elkarrekin.ehbildu.eus/

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!