Korrikara begira ekimenak prestatzen hasteko batzartzen hasi dira Mallabian

Joseba Derteano 2019ko ots. 21a, 09:26

Argazkia: Antton Izagirre

Euskararen aldeko Korrika herri lasterketa erraldoiaren 21. aldia apirilaren 13an igaroko da Mallabitik, arratsaldean.

Orain urte bi egin zuten moduan, herrian taldea sortu dute, egun horren harira zein aurreko asteetan zehar ekitaldiak antolatzeko. Joan zen eguaztenean liburutegian egindako herri batzarrera hainbat herritar batu zen helburu horrekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!