Hainbat alorretako (elkarte, merkatari, ostalari…) 11 lagunek Euskaraldia sustatzen eta herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatzen jardungo dute. Ekimena hurreratzen doan heinean, Euskaraldiaren aldeko sare zabala sortzea da helburua.
Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Mallabian zein Euskal Herriko herri askotan. 11 egunez hizkuntza ohiturak aldatzeko erronka hartuko dute.