Gabonetako Ludoteka antolatuko dute Mallabian, lehenengoz

Joseba Derteano 2017ko abe. 13a, 12:58

Satxibu aisialdi taldeak eta Mallabiko Udalak Gabonetako Ludoteka antolatuko dute abenduaren 26tik 29ra, 4 eta 14 urte arteko gazteentzat.

Ekimen hau antolatzen duten lehenengo aldia izango da. “Egun horietan ez da ezer askorik egoten herrian eta, bizitasuna emateko, ludoteka antolatzea pentsatu genuen”, adierazi dute Satxibu taldeko Ioritz Gisasolak eta Ibon Txurrukak. Ludoteka goizetan egingo dute, 09:30etik 13:30era.

Izen-ematea egiteko azken eguna eguenean izango da. Abenduaren 15ean, 19:00etan, gurasoak batzar batera deitu dituzte Kontzejuzarren. Ekimen berri horren nondik norakoak azalduko dituzte batzar horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!