2017ko Mallabiko jaietako egitaraua

Anboto 2017ko uzt. 21a, 08:00

ABUZTUAK 14, astelehena
UMEEN EGUNA

11:30-13:00 Mallabiko Trikitilariak.

12:00 Umeen txupinazoa botako du Alkate txikiak.

12:30-14:30//16:00-18:00 Umeentzako parkea: puzgarriak, jumping-a… parkean (euria bada, herriko frontoian).

18:00 Bits festa parkean.

18:00-21:00 Kale animazioa Burrunba txarangagaz.

19:00 Txupinazoa, Izaro Andres abeslariaren eskutik.

19:30-21:00 Txokolatada plazan, eta ondoren, III. Adarra jotzea.
*Sariak:
1.- saria 40€-ko erosketa-txartela.
2.- saria 20€-ko erosketa-txartela.

21:30 Pilota partiduak Mallabia I Kirol Etxean
Dario-Merino // Elordi- Tolosa
Elezkano II-Zabaleta // Altuna III- Irusta

*PILOTA PARTIDURAKO SARRERAK
Sarrerak abuztuaren 7tik 11ra salgai udaletxean.
-Mallabiko langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat 12€,
justifikazio txartela erakutsita.
-Gainontzeko mallabitarrentzat 18€.
-Partidu egunean leihatila 21:00etan zabalduko da eta sarrerek prezio bakarra izango dute, 25€

23:00 Erromeria Gora Herria taldeagaz, plazan.

ABUZTUAK 15, martitzena
ANDRA MARI EGUNA

11:00 Meza Jasokunde parrokian.
Ondoren kalejira plazatik frontoira, Mallabiko dantzariekin.

12:15 Mallabiko dantzarien emanaldia frontoian.

17:30 Mallabiko XXVII. HARRI-JASOTZE SARIA Harri Txikia
* PARTE-HARTZAILEAK:
Olaizola (Zarautz) / Eizagirre (Zarautz) / Peñagarikano (Aizarnazabal) / Iñigo Jimenez (Eibar) / Jon Gisasola (Mallabia) / Ion Peter Scott (Algorta)
*Sariak:
1.- 800€ garaikurra eta txapela
2.- 650€ eta garaikurra
3.- 500€ eta garaikurra
4.- 400€
Gainerako parte-hartzaileentzako dieta 250€. Dagoen marka hausten duenari 180€. Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea txapelketa egunean amaituko da. Sari hauek atxikipen fiskala izango dute.

17:00 Tute txapelketa Kontzejuzarren
*Sariak:
1.- saria 120€ eta garaikurra
2.- saria 100€
3.- saria 80€
4.- saria 60€

19:00 Antzerkia: Txatarra, parkean.

22:30 Iker Lauroba, ondoren Izaroren kontzertua parkean

ABUZTUAK, 16 eguaztena
SAN ROKE EGUNA, NAGUSI ETA KUADRILLEN EGUNA

11:00 XVIII. Paella,  VI. marmitako eta I. patata tortilla lehiaketarako izen-ematea.
OINARRIAK: Patata-tortilla lehiaketa 16 urtetik beherakoentzat izango da. Ez dago paella, marmitakoa edota patata-tortilla egiteko derrigorrezko osagairik. Marmitakoa eta patata-tortilla 13:00etarako aurkeztu behar dira eta paella 13:30erako, epaimahaiak dastatu eta sariak banatzeko. Talde bakoitzak bere sua ekarri beharko du, butanoa edo barbakoa, baina ezin da sua lurrean egin. Lehiaketa herriko plazan egingo da.
*Sariak:
MARMITAKOA: 1.- saria 110€ / 2.- saria 55€.
PAELLA: 1.- saria 110€ / 2.- saria 55€.
PATATA-TORTILLA: 1.- saria 50€-ko erosketa-balea / 2.- saria 30€-ko erosketa-balea.
Mallabiko Trikitilariek animatuko dute giroa. Bazkarirako, ekarri etxetik plater, edalontzi eta mahai-tresnak.

12:00 Meza, Jasokunde parrokian.

14:00 Paella, marmitako eta patata-tortilla lehiaketako sariak banatzea.

14:15 Jubilatuen bazkaria Kontzejuzarren.

16:00 Tolin mariatxia jubilatuentzat Kontzejuzarren.

17:30 Kuadrillen arteko jolasak.

20:00 Mallabitar guztientzat txerri errea dastatzea
(2 pintxo, 1€) eta sagardoa doan.

20:30 Erromeria Luhartz taldeagaz, plazan.

Ez dugu emakumeen aurkako indarkeriarik, eraso sexistarik edota jarrera homofobo
eta arrazistarik onartuko!!!
Ertzaintza (Eibar) Tel. 943 53 17 00
Larrialdiak: 112
Jaietan ezbeharren bat gertatuko balitz,
Mallabiko Udalak ez luke inongo erantzukizunik izango

MALLABIA I KIROL ETXEA 2017-ABUZTUAK 19,20 eta 21
Izena ematea: abuztuaren 6an (domeka) 12:00etan udaletxean
*Sariak:
1.- 1700€ garaikurra, txapela eta mantak
2.- 1450€ eta garaikurra
3.- 1300€ eta garaikurra
4.- 1100€ eta garaikurra
5.- 1000€
6.- 900€
7.- 850€
8.- 800€
9.- 750€
10.- 700€
*Sarietara heldu ez arren 30 untzeko marka gainditzen duen idi pareak 350€ jasoko ditu. *Sari hauek atxikipen fiskala izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!