Mendibil abesbatzak errefuxiatuak laguntzera bideratuko du koplak abestuz batutako dirua

Anboto 2017ko mar. 21a, 08:00
Mendibil abesbatzako kideak San Ageda egunean.

Zaporeak proiektu solidarioari emango diote Santa Ageda egunean jasotakoa.

Mallabiko Mendibil abesbatzak Santa Ageda koplak abestu zituen, baserriz baserri, joan zen otsailaren 4an. Orduan batutako dirua elkartearentzako gorde beharrean, Intxaurrondo Gastronomia Elkarteak daukan Zaporeak proiektura bideratuko dutela jakinarazi dute asteon. 

Zaporeak proiektuak beharrean daudenei laguntzea du helburu, gastronomiatik abiatuta. Esaterako, gerratik ihesi Greziara heltzen diren errefuxiatuei laguntzeko Zapore Solidarioak izeneko proiektua dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!