Hiru lagun atxilotu dituzte Mallabian argiteriako kable-sarea lapurtzeagatik

Joseba Derteano 2017ko mar. 21a, 13:15

Mikel Zarate kalean osten zebiltzala atzeman zituen ertzaintzak.

Bart, 01:00 inguruan, herritar batek pertsona batzuk argiteria publikoko kable-sarea osten zebiltzala abisatu zien ertzainei. Ertzaintza bertaratu zen eta Mikel Zarate kalean hiru lagun geldiarazi zituen. Bik ihesari eman zioten, baina handik gutxira harrapatu zituzten.

Argiteriako hainbat arketa irekita eta kable-sareko hainbat metro ebakita aurkitu zituzten. Horrekin batera, jardinera batean lau kable biribilki eta atalondo batean beste hiru aurkitu zituzten. Ebidentzia horien aurrean, 19, 27 eta 29 urteko hiru susmagarriak atxilotu egin zituzten. Horietako bik aurrekari polizialak dituzte Ertzaintzak prentsa ohar batean informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!