Emakumea eta osasuna, umore ikuspegitik

Joseba Derteano 2017ko mar. 10a, 09:41

Oihulari Klown konpainiak Molestias Clownicas antzezlana eskainiko du gaur, 20:00etan, Kontzejuzarren.

Emakumeek osasunagaz duten hartu-emana alderdi ludiko batetik lantzen du ikuskizunak. Anbulatorio bateko itxarongelan dagoen Pauxa pailazoak umore ikutuagaz plazaratuko ditu estresa, argaltzeko dieta, ginekologorako bisita eta antzerako egoerak. Mallabiko Nahikari emakumeen elkartea da ekimenaren antolatzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!