Korrikara begira motorrak berotzen hasiko dira hilaren 17an

Joseba Derteano 2017ko mar. 8a, 11:22

Apirilaren 7an Korrika Mallabitik igaroko da, eta egun hori heldu aurretik, motorrak berotzen joateko hainbat ekintza antolatu ditu herriko Korrika batzordeak. Martxoaren 17an egingo dute aurkezpen soziala, 18:30ean hasita, Kontzejuzaharren.

Korrikako arropa eskuragarri jarriko dute, 2015ean Korrika Mallabitik igaro zenean Valentin Mugartzak ateratako argazkiak erakutsiko dituzte, Photo Call batean argazkiak atera ahalko dira eta Korrikaren gaineko dokumental bat eskainiko dute. Horregaz batera, kilometroak erosi dituzten mallabitarrekin familia argazkia aterako dute. Bertaratzen diren denentzat luntxa egongo da.

Hurrengo egunean ere badago zegaz gozatu. Martxoaren 18ko zapatuan bertso desafio bat prestatu du Gazte Taldeak. Tolosa-Gabiria desafioa 22:00etan hasiko da, Izar Gorri elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!