25 urte joan dira Mallabian Arietzu mendi taldea sortu zutela

Anboto 2017ko ots. 21a, 12:01
Arietzu mendian familia argazkia atera zuten.

Gaur egun desagertuta dagoen taldea gogoratzeko mendi martxa antolatu zuten domekan herritar batzuek.

Orain 25 urte Arietzu mendi taldea sortu zuten Mallabian. Hamarkada bat inguruko ibilbiodearen ostean desagertu egin zen, baina herritar batzuk, efemerideagaz ohartuta, urteurrena ospatzeko eta mendi taldea gogoratzeko mendi martxa antolatu zuten joan zen domekan.  

Mendi taldeak izena hartzen zuen Arietzu mendira joan ziren.  Mallabiko plazatik irtenda 15 eta 6.5 kilometroko ibilbide bana antolatu zituzten.

Eguerdian Zengotita auzoan jarritako anoa-postuan elkartu ziren  eta handik aurrerako bidea elkarrekin egin zuten. Goian familia argazkia atera zuten martxan parte hartu zuten 30 bat mallabitarrek. Jan-edana ere izan bertaratu ziren denentzako. Arietzu tontorrean mendi taldearen lehenengo urteurrena gogoratzen duen plaka bat dago.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!