Gaurko gauerditik aurrera BI-634 errepidearen errei bat itxita egongo da, Mallabian. Lau astez egongo da itxita Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten jakinarazi duenez. Trafikoa semaforo bidez antolatuko dute, eta noranzko bietako ibilgailuek txandaka ibiliko dira.