Goiener energia berriztagarriei buruz arituko da berbaldian

Joseba Derteano 2017ko ots. 14a, 09:35

Goienerreko lan talderen argazkia.

Goiener energia berriztagarrien kooperatibako kideek hitzaldia eskainiko dute Mallabian. Eguenean izango da, 19:30etik aurrera, Kontzejuzarrean.

Azken asteetan elektrizitatearen prezioei buruz sortu den kezkak eraginda antolatu du herritar talde batek hitzaldia. Hain zuzen, Goiener-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu gura du, egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!