Korrikaren egitaraua prestatuko dute Mallabian

Anboto 2017ko urt. 30a, 12:35

Aurreko Korrikaren argazkia, Mallabitik pasatzen.

Martxoaren 29an Otxandion abiatuko da Korrika, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko du. Euskararen aldeko lasterketa apirilaren 7an pasatuko da Mallabitik, 21:55ean.

Ekimen horri bultzada eman guran, herriko Berbalagunek afaria antolatuko dute Izar Gorri elkartean eguenerako, otsailaren 2rako. Berbafari berezia izango da, Mallabiko Korrika antolatzeko baliatuko dutelako. Hitzordua 21:00etan jarri dute. Euskaraz berba eginez disfrutatzea eta korrikako egitaraua antolatzea da ekimenaren helburua. Antolatzaileek diotenez, Berbalagunkideak eta interesa duten gainontzeko mallabitarrak gonbidatuta daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!