Auto bat bidetik irten eta irauli egin da Areitio mendatean

Anboto 2017ko urt. 18a, 13:36

Gidaria Mendaroko ospitalera eraman dute zauri arinekin.

Gaur, 12:50 inguruan, Citroen C3 auto bat bidetik irten eta irauli egin da Areitio mendatean, Ermuako aldetik. Bilborako noranzkoan gertatu da istripua. Gidariak zauri arinak ditu Ertzaintzak informatu duenez eta Mendaroko ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!