Euskaraz hitz egiteko motibazio tailerra Kontzejuzarren

Anboto 2017ko urt. 13a, 11:00

Mallabiko Udalak, UEMAgaz batera, euskararen erabilera sustatzeko motibazio tailerra antolatuko du bihar. Udal arduradunek azaldu dutenez, kezkatuta daude Mallabiko euskaragaz. “Euskara gutxi egiten da. Uste dugu arrazoi  asko daudela euskaraz egiteko eta horiek ikusaraztea eta ez ahaztea da tailer honen helburua”, diote udaletik.

Inguruan erdara oso hurbil duten pertsonei bideratutako tailerra izango da. Euskaldun berriak, guraso erdaldunak dituztenak, koadrilan erdaraz hitz egiten dutenak... Horiei guztiei zuzenduta dago berbaldia. Tailerra saio bakarrekoa izango da, bihar, zapatuan, 11:00etatik 13:00etara, Kontzejuzarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!