Oihana Kortazar korrikalariaren berbaldia

Jone Guenetxea 2016ko abe. 23a, 13:13

Gabon egunetarako egitarau oparoa prestatu dute Mallabian. Bihar, 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingi plazan egongo dira, ume zein helduen gozamenerako. Bi pertsonaia hauei bideratutako gutunak liburutegian, eskolan eta udaletxeko buzoian jasoko dituzte. Abenduaren 26an eta 27an, berriz, haur parkea egokituko dute frontoian.

Era berean, gaurkotasuneko gaiei lotuta, bi berbaldi antolatuko dituzte. Batetik, Errefuxiatuak, Europaren lotsa berbaldia emango du Kainabera elkarteak abenduaren 27an. Bestalde, Oihana Kortazar mendi korrikalariak ere berbaldia emango du Kontzejuzarren, urtarrilaren 3an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!