Gizonezko bat hil da auto istripuz, Trabakuan

Anboto 2016ko abe. 17a, 14:40

Argazkia: Iurretako suhiltzaileak

Eguerdiko 12:00ak aldera gizonezko bat hil da BI-633 errepidean Trabakua gainean. Autoa bidetik atera da eta hesi bat jo du.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoko gidaria harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek gizonezkoa autotik ateratzea lortu dute. Hala ere, honen bizia salbatzeko ezer ezin izan dutela egin adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!