Interneten seguru nabigatzen ikasteko tailerra Mallabian

Jone Guenetxea 2016ko abe. 14a, 11:20

Mallabiko Udalak, gabonetako egitarauaren barruan, teknologia berriei buruzko ikastaroa jarriko du martxan.

Abenduaren 16an, 18:00etan, Kontzejuzarren jarri dute hitzordua. Interneten erabilpen segurua eta arduratsua izenburua jarri diote teknologia berrien inguruko tailerrari. Izan ere, internetek hainbat esparrutan aukera asko eskaintzen dituen arren, baditu bere mehatxu eta arriskuak ere. Batez ere, arrisku  horien inguruan jardungo du gaian aditua den profesional batek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!