Gaur, 21:20 inguruan, su hartu du Mallabiako Berano Nagusi auzoan dagoen baserri bateko tximiniak. Une horretan hiru lagun zeuden barruan, baina beren kabuz irten dira eta suak ez du zauriturik eragin Ertzaintzak informatu duenez. Iurretako eta Arrateko parkeko suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Larrialdi zerbitzuko unitate bat ere joan da.