Izaroren kontzertua Zezilia Donea ospatzeko

Aimar Esteban 2016ko aza. 24a, 12:03

Zezilia Donea kontzertua egingo dute zapatuan Mallabiko elizan. Izaro abeslaria izango da kontzertuko protagonista nagusia.

Aurretik trikitilariek parte hartuko dute emanaldian.  Bestalde, Lagunen Artean, Jasokunde eta Mendibil abesbatzak ere oholtza gainera igoko dira. Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta amaitzerakoan gaztainerrea egingo dute bertan biltzen diren lagunentzat.

Mallabiko Udalak babestutako ekitaldi hau zenbait abesbatzak antolatutako ekitaldia izango da. Musikarien zaindariaren omenez egingo den kontzertua izango da. Zezilia Donearen eguna musikarien eguna da eta azaroaren 22an ospatzen da mundu osoan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!