Baserriko lanabesen liburua aurkeztuko dute Mallabian

Aimar Esteban 2016ko aza. 22a, 10:18

Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek: Iragandako bizimodu baten lekuko liburua aurkeztuko dute eguenean, 19:00etan, Kontzejuzarren.

Pello Mugarzak, Jesus Mari Uribelarreak eta Justo Azagirrek idatzitako liburu honek baserrian erabili izan dituzten lanabesak ditu ardatz. Herriko baserrietan erabiltzen dituzten tresnen azterketa egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!