Bi gizon atxilotu dituzte Goitondoko enpresa batean lapurretan egin dutelakoan

Anboto 2016ko aza. 7a, 14:19

Eibarko Ertzain-etxeko agenteek 32 eta 40 urteko bi gizon atxilotu dituzte, goizaldeko 01:30ean, Goitondo industrialdeko enpresa baten lapurretan egin dutelakoan.

Alarma piztu dela-eta, enpresa horretako jakinarazpena jaso dute Ertzainek. Minutu batzuk beranduago kaleko jantzitako agenteek BI-2301 errepidean auto bat ikusi dute inguru horretatik irtetzen. Ertzaintzako iturrien arabera, patruila-autoari abiasua eman diote eta hauek izan dira bi gizonak atxilotu dituztenak. Kotxea arakatu dutenean, bederatzi bizikleta koadro eta ordezko material ugari aurkitu dituzte, ustez enpresa horretan lapurtutakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!