Bertsolari gazteen txapelketa, azaroan

Jone Guenetxea 2016ko urr. 19a, 12:50

Bertsolari Gazteen I. Txapelketa

Mallabiko Gazte Taldeak bertsolari Gazteen II. Txapelketa antolau du azarorako.

Bi kanporaketa izango dira zortzi bertsolarigaz. Saio bakoitzeko bi onenekin finala izango da. Azaroaren 4ko bertso afarian Mikel Artola, Gorka Maiz, Eneko Araiztegi eta Amaia Elizagoien arituko dira Trabaku Goikon.Azaroaren 18an Trabaku behekoan, berriz, Unai Mendizabal, Eñaut Martikorena, Mikel Retolaza eta Eli Pagola. Finala abenduaren 2an izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!