Kirolaz zein kulturaz gozatzeko ikastaroetan izena eman daiteke

Anboto 2016ko urr. 11a, 08:58
Adolfo Jainaga soinujolea.

Ikasturte hasiera honetan aisialdiaz gozatzeko aukera zabala dute mallabitarrek udalak babestutako ikastaroetan izena emanda. Kirola gustuko dutenek, spinning, mantenu gimnasia, Body Power, multikirola, futbola, tenisa, pilota eta pala dituzte aukeran.

Kantuzaleek, berriz, gazteek zein helduek, abesbatzan parte hartzeko aukera dute. Dantza eta kantua uztartzen dituen ikastaroan, aldiz, 6 urtetik gorako umeek eman dezakete izena. Umeentzat euskal dantzen ikastaroa ere eskainiko dute.

Soinu eta pandero ikastaroak, aldiz, Adolfo Jainagak emango ditu, martitzenetan, eskolan. Ikasturte honetan, euskaltegian izena ematea beste aukera bat izan daiteke. Euskara ikasteko, goizez zein arratsaldez emango dituzte klaseak, eta doakoak izango dira. Ermuako AEK da euskara klaseen ardura eramango duena.

Azkenik, Yolanda Napalek yoga ikastaroa emango du eskolako gimnasioan, astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!