Urriaren 10ean hasiko dira zuntz optikoa sartzen Mallabian

Anboto 2016ko ira. 27a, 10:30

Urriaren 10ean ekingo dio Mallabiko Udalak herrigunean zuntz optikoa sartzeko obra zibilari. Goitondon ekingo diete lanei, zanga bat zulatuz. Igor Agirre alkateak azaldu duenez, udalak bere gain hartuko duen zatia hilabeteko epean gertu izatea aurreikusten dute. Zuntz optikoaren instalazioa Ermuako Udalaren Promosa enpresa publikoak egingo du.

Mallabiko Udalak 85.000 euro bideratu ditu obra zibilera. Promosa enpresa publikoak, berriz, 65.000 euro inbertituko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!